Irailaren 15an izango da lehen Legaztipi Tapako irteera.
Oporraldiaren ondoren, Legaztipi Tapa jarduerari ekingo diogu berriro, eta udaletxeko plazan elkartuko gara, goizeko hamar eta erdietan.
Lerro hauetatik jarduera honetan parte hartzera animatu nahi ditugu ostegunetako goizetan gozatzeko gogoa duten pertsona guztiak, paseo osasungarriak emanez, lagun berriak eginez eta elkarrekin hitz eginez.
Ostegunean, 10:30etan hurbil zaitezte udaletxeko plazan “oilarra” dagoen tokira.