pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultura arloko Ikastaroak 2022-2023
08
Ira
2022

Kultura arloko Ikastaroak 2022-2023

Izen emateak Kultur Etxeko harreran, irailaren 12tik aurrera

Kultura arloko herriko hainbat eragilek ikasturte berrirako ikastaro eskaintza prest du eta urrian martxan jarriko diren honako hauetarako izen ematea irailaren 12an irekiko da.

 

12tik 30era: ZERAMIKA HASTAPEN IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian izango den 30 ordutako ikastaroa, 16 urtetik gorakoentzat. Saioak astelehenetik ostiralera izango dira 18:30etatik 20:30etara ordu kopurua osatu arte. 40€. Izen ematea Kultur Etxean. Xalinko Zermaika taldeak sustaturiko ikastaroa.

 

12tik 30era: ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

12tik 30era:PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

12tik 30era:JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…” Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 14:30etatik 16:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

Baina ez dira ikastaro bakarrak izango. Hala Arkatza Elkarteak irailaren 7an abiatuko du Marrazketa eta Pintura eskolen ikasturtea eta oraindik tokia badagoenez, izen ematea zabalik mantenduko da tokiak osatu arte.

 

Udalak antolatu edo/eta diruz lagundutako ikasturte guztiko ikastaro eskaintza www.legazpi.eus web orrian Ikastaroak-Kultura atalean aurkituko duzue.

Albiste guztiak