Ikasturte honetan Legazpiko Helduen Hezkuntzako zentroan ikasteko asmoa baduzu, irailaren 1etik 16ra arte matrikulatu zaitezke. Horretarako, Itxaropen auzoko 10. zenbakian dagoen zentrora gerturatu baino lehen hitzordua adostu beharko duzu, Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean dagoen zentrora deituz, 943 72 40 67 telefonora (9.30etik 13.30era) edo e-posta honetara idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du eta hauxe da aurtengo eskaintza:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH)
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba prestatzea
- Unibertsitatean sartzeko proba prestatzea (45 urtetik gorako ikasleentzat)
- Hizkuntzak: euskara eta ingelesa
- Hasierako ikasketak
- Gaztelania atzerritarrentzat
Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.
Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!