Irailaren 10eko kontzerturako kartel berria: Kristonak + Kilimak 22:00etan
Agorreko Santikutz jaietako egitaraua banatu da dagoeneko herriko postontzietan, baina hainbat aldaketa egin behar izan dira azken orduan.
Nabarmenena, irailaren 10eko Gure Esku dago elkarteak sustaturiko kontzertukoa izan da. Iragarrita dagoen McOnak taldea ez da gure artean izango, eta Kristonak (lehen Eskean Kristo) eta Kilimak taldeak osatuko dute egun horretako kartel berria. Emanaldiaren ordua ere aurreratu egin da, kontzertua 22:00etan hasiko da
Horrez gain, Irailaren 10eko dantza jaialdia, Korosti Dantza taldeak sustaturiko Bartzelonako Esbart Gaudí taldeak eskainiko duena, Euskal Herria plazan izango da.
Azkenik, Batis Goikoetxea Argazki Rally digitala, irailaren 18an jokatuko da, eta ez irailaren 11n egitarauan iragarri den moduan.