Dei berezia egiten da eskaerak Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko
Beste urte batez, Legazpiko familiek irailaren 1etik urriaren 31ra arte eskatu ahal izango eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak.
Dei berezia egiten da eskaerak Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko.
Aurrez aurre ere egin daiteke, udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia: 7.30-15.00).
Familia-errentaren arabera, Legazpiko dendetaneskola-materiala erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izango diraseme edo alaba bakoitzeko, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan informatika-ekipoak erosteko laguntzak 100 eta 350 euro bitartekoak izango dirafamilia bakoitzeko.
Gogoan izan Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta erdi-mailako Lanbide Heziketako edozein mailatan matrikulatuta dauden eta Legazpiko helbide berean erroldatuta dauden ikasleen gurasoek edo tutoreek eska ditzaketela laguntza hauek.
Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du, eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dira. Fakturak diru-laguntza eskatu duenaren izenean egongo dira eta argi eta zehatz adieraziko dira erositako produktuak. Uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.
Informazio gehiago: