Eskaerak egiteko epea: irailaren 15etik azaroaren 15 arte
Laugarren urtez jarraian argitaratu dira enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko diru-laguntzak.
Aurten 24.000 €-ko aurrekontua du guztira
Diru-laguntza Lerro hauek lagundu daitezke diruz:
a) Lehiakorragoak izateko azterlanak/ proiektuak egitea.
Diru-laguntzaren zenbatekoa: Azterlana egiteko kostuaren % 90era arte. Gehienez: 1.500 €.
b)Denda berriak sortzeak edo erretiroa hartzearen ondorioz jarduera ekiteari utzi eta hutsik geratzen diren lokalei jarraipena emango dieten belaunaldien arteko txandakatzeak eragingo dituen gastuak.
Diru-laguntzaren zenbatekoa: Bideragarritasun-planaren kostuaren % 90era arte. Gehienez: 1.500 €.
c)Inbertsioak: lokala eraberritzea, altzariak, ekipamenduak…
Diru-laguntzaren zenbatekoa: Inbertsio onargarriaren %30era arte. Gehienez: 1.200 €
Enpresa batek diru-laguntza lerro bat eska dezake, ez gehiago.
Diruz lagunduko dira 2022ko urtarrilaren 1etik azaroaren 15erabitartean egindako gastuak.
Fakturak oraindik ez badituzu, aurrekontuak aurkeztuz egin dezakezu eskaera.
Ondoren fakturak eskatuko dizkizugu.
Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a. Legazpin lantokiren bat izan behar dute.
b. Merkataritza-negozio bideragarriaren proiektua izatea.
c. Azken 6 hilabeteetan, plantillan, 50 langile edo gutxiago eduki izana.
Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 15etik azaroaren 15era, 15:00etan.
Eskaerak aurkeztu ahala ebatziko dira, aurrekontua agortu arte (24.000 €).
Informazio gehigo:
- 2022ko deialdia: GAO 2022-08-23
- Oinarriak: GAO 2019-05-09
- Zalantzak: Inma Hernandez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., T: 688 899 706