Martxoko osoko bilkuran eman zioten onespena
Martxoaren 25ean egin zen osoko bilkuran, onespena eman zioten Legazpiko Gerdau enpresaren jabegoko zonaldea optimizatzeko hitzarmen bati.
Lankidetza hitzarmen honetan parte hartuko duten alderdiak lau dira: Gerdau, Legazpiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta SPRILUR erakunde publikoa. Eta guztien helburua da industria jarduera sustatzea eta enplegua sortu zein mantentzeari dagokienez ingurunea garatzea; betiere, indarrean dagoen hirigintza araudia aintzat hartuta.