Irailaren 4an Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpin
2019tik ezin izan dugu Artzain eguna jai giroan ospatu. Aurten bai, egitarau oparoa antolatu dugu: goizean zehar, Gipuzkoako Idiazabal Gazta lehiaketa, gazta eta sagardo dastaketa, gaztagintza tailerra, artzain txakur trebatze erakustaldia, ardi mozketaren erakustaldia, ardi erakusketa, ardi okela lehiaketa, gazta dastaketa: herritarren saria, omenaldiak, artisauak, herri bazkaria eta arratsaldean Gipuzkoako 53. Artzain Txakur Txapelketa.
Geurea den ondare guzti hau, ezagutu, dastatu eta bizi nahi baduzu, zatoz igandean Gipuzkoako Artzain egunera!