pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

‘UZTALAI’  udaleku irekiak. Begiraleak hartzeko deia, apirilaren 16ra arte
01
Api
2025

‘UZTALAI’ udaleku irekiak. Begiraleak hartzeko deia, apirilaren 16ra arte

 

Legazpiko Udalak hasi ditu dagoeneko “Uztalai” udaleku irekiak antolatzeko lanak. Jarduera hori HH-2 eta LH-4 maila bitarteko herriko haurrei eskainiko zaie uztailean.

 

Hori dela eta, jarduera horretan lan egingo duten begiraleak hartzeko oinarriak onartu ditu Udalak eta bertan lan egiteko eskaerak aurkezteko epea zabaldu du gaur, asteartean.

 

Aurten, udalekuak koordinatzeko eta zuzentzeko lanak zuzenean kontratatuko ditu Udalak eta Lorratz elkartea izango da lan horretaz arduratuko dena.

 

Bi modutara aurkez daitezke eskaerak:

  • Udaleko egoitza elektronikoaren bidez: https://egoitza.legazpi.eus/, Uztalai udaleku irekietan begirale gisa lan egiteko eskaera orria batez.
  • Eskaera-orria udaletxeko Arreta-bulegoan aurkeztuta

 

Izena emateko epea: apirilaren 1etik 16ra, biak barne.

 

IKUSI DEIALDIAREN OINARRIAK

IZEN EMATEA

Albiste guztiak