pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udala urdinez argiztatuko da, Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Eguna dela eta
01
Api
2025

Udala urdinez argiztatuko da, Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Eguna dela eta

 

Light It Up Blue (#LIUB) azken urteotan indarra hartu duen Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Eguna ospatzeko nazioarteko ekimena da. Kanpaina honek urdinez eta autismoari lotutako kolorez argiztatu nahi ditu mundu osoko herri eta hirietako udal eta eraikin esanguratsuak, autismoa ikusarazteko eta nahasmendu horren inguruan kontzientzia sortzeko.


Gautenatik, Gipuzkoako Autismo Elkartetik, apirilaren 2ko arratsalde-gauean ahalik eta eraikin gehien urdinez argiztatu nahi dituzte, TEA duten pertsonei eta haien familiei elkartasuna adierazteko. Gipuzkoa komunitate sentikorra da desgaitasunarekiko, eta, ekintza honen bidez, sentimendu hori berretsi nahi dute.


Legazpiko Udala eskaerari atxikitu nahi da eta bihar, apirilak 2, udaletxea urdinez argiztatuko da.

Albiste guztiak