pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Miñan” antzezlana, Artedramaren eskutik, apirilaren 11n, ostirala, 19:30ean Latxartegi Aretoan. Sarrerak aurrez salgai
02
Api
2025

“Miñan” antzezlana, Artedramaren eskutik, apirilaren 11n, ostirala, 19:30ean Latxartegi Aretoan. Sarrerak aurrez salgai

SINOPSIA

 

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

 

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

 

FITXA ARTISTIKOA

 

Egileak: Ibrahima Balde - Amets Arzallus

Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker

Zuzendaria: Ander Lipus

Zuzendari laguntzailea eta koregorafia: Philippe Ducou

Aktore zuzendaritza: Manex Fuchs

Aktoreak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Irazusta, Mikel Kaye

Argiztapena: Oier Ituarte

Eszenografia: Jose Pablo Arriaga

Musika: Aitor Agiriano (Toro)

Jantziak: Ikerne Jimenez

Argazkia: Ainhoa Resano

Teaser: Ekain Albite, Javi Seva, Lucía Feuillet

Diseinu grafikoa eta teknikoa: Mikel Unamuntzaga

Ekoizpena: Iasone Parada

Banaketa: Irantzu Azpeitia

Mediazioa: Arantxa Hirigoyen

 

Sarrerak aurrez salgai, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.

Sarrerarik geratzen bada, apirilaren 11n bertan, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.

Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.

 

Albiste guztiak