Herriarentzat hain garrantzitsua den eremuaren etorkizuneko diseinuaren oinarriak finkatu dituzte legazpiarrek elkarrekin.
2024ko irailean ekin zion parte-hartze prozesuari Legazpiko Udalak Juntura Kooperatibako kideekin aholkularitzarekin. Prozesu horrek hainbat fase izan ditu eta bere baitan hausnarketa zein iritzi-truke aberasgarriak jaso dira.
Horren guztiaren ondorioa den diseinua bost panel grafikotan laburbildu da. Diseinu hori ez da behin betikoa eta 2025 urtean zehar idatziko den proiektuan eralda daiteke, betiere adostutako oinarriak kontuan izanda.
Hitz gutxitan, etorkizunean Legazpi erdialdeko eremu zabal hori herritarren erabilerarako moldatu nahi da, hainbat belaunaldietako pertsonen topaleku izan dadin, modu seguru eta irisgarrian. Horrez gain, auzo-berokuntza sistema jar daitekeen aztertuko da eta ingurumen irizpideak txertatuko dira proiektuan.
Mila esker prozesuan lagun izan ditugun guztioi. Ziur gaude ahalegin guzti horren emaitza Latxartegi inguru bizia izango dela. Eskerrik asko!
AURKEZPEN PANELAK