Latxartegi Aretoko Zine komertzialaren ustiatzea lehiaketara atera ondoren, udalak HTK Film S.L.ri esleitu dio lana. Hala, denboraldia amaitzeko geratzen den hilabetea, enpresa berriaren esku geratu da, eta apirileko zine komertzial saioak bere eskutik etorriko dira. Saioen maiztasun, ordutegi eta prezioetan ez da aldaketarik egongo, baina Apirilean, Aste santua tarteko, Pazko astelehenekoa saio arrunta izango da eta ikuslearen eguna asteartean egingo dute, apirilaren 22an alegia.
Horrez gain Aste Santuko asteburu horretan ez da haurrentzako zine saiorik egongo.
Hala, lau saio izango dira astebururo:
Larunbatetan 19:00etan eta Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€
Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€
Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€
Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/
Hona Apirileko programazio osoa:
ZINE KOMERTZIALA LATXARTEGI ARETOAN
- 6 igandea eta 7 astelehena: “Wolfgang (Extraordinario)”
- 6, igandea: “Kaixo, Frida”. Haurrentzat. EUSKARAZ
- 12, larunbata, 13 igandea eta 14 astelehena:“La huella del mal”
- 13, igandea: “Blancanieves”. Haurrentzat.
- 19 larunbata, 20 igandea eta 21 astelehena: ”Un funeral de locos”.
- 22, asteartea (ikuslearen eguna): ”Un funeral de locos”.
- 26, larunbata, 27 igandea eta 28 astelehena: “Faisaien irla” ESTREINALDIA. Jatorrizko bertsioan, gazteleraz azpi-idatzita.
- 27, igandea: “Minecraft pelikula”. Haurrentzat. EUSKARAZ