Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileek nerabeen ahotsa entzun eta beraiekin adostu ondoren, Pazko Astean egun osoko bi irteera antolatu dute. Apirilaren 24an, osteguna, Donostiako Escape Roomera joango dira (9:45etik 18:45era); eta apirilaren 26an, Arabako Big Karting Gorbeiara (11:00etatik 19:00etara). Apirilaren 23an ohiko dinamika eskainiko dute.
Aipatutako irteeretan parte hartu nahi dutenek Gazte-txokoan eman dezakete izena apirilaren 3an (17:00-19:30) eta apirilaren 5ean eta 6an (17:00-20:00). Horretarako, gurasoen baimena eta dagokion dirua eraman beharko dute.
Aste Santuan itxita egongo da eta apirilaren 25ean eta 27an ez da zerbitzurik eskainiko.