pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Oso ondo…berriro!” dokumentalaren aurkezpen ekitaldi irekia apirilaren 4an, ostirala, 12:00etan Kultur Etxean
03
Api
2025

“Oso ondo…berriro!” dokumentalaren aurkezpen ekitaldi irekia apirilaren 4an, ostirala, 12:00etan Kultur Etxean

 

Apirilaren 4an, ostirala, egingo da dokumentalaren estreinaldia, eta bi saio eskainiko dira, biak doakoak, 19:00etan (sarrerak agortuta) eta 22:00etan (sarrera gutxi batzuk geratzen dira), Legazpiko Latxartegi Aretoan.

Aurretik ordea, eguerdiko 12:00etan, estreinaldiaren aurkezpen ekitaldi irekia egingo dute Kultur Etxeko Areto nagusian. Parte hartuko dute:

 

  • Asier Iriondo, dokumentaleko gidoilaria.
  • Egoitz Legorburu, muntaia eta postprodukzioaz arduratu da.
  • Iñaki Gereñu, Igora Filmsesko kidea. Grabaketa lanez arduratu da.
  • Miryam Galilea, Legazpiko Udaleko kultura zinegotzia.
  • Amaia Jimenez, Sustraiak dantza taldeko kidea eta gidoilaria.

TRAILERRA HEMEN IKUSI:

 

Albiste guztiak