pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekitaldiz beteriko asteburua: Erdi Aroko Azoka, “Oso ondo… berriro” dokumentala, Ruper Ordorika, zinea, Ezpataren misterioa eta Haurrak Oin Puntetan
02
Api
2025

Ekitaldiz beteriko asteburua: Erdi Aroko Azoka, “Oso ondo… berriro” dokumentala, Ruper Ordorika, zinea, Ezpataren misterioa eta Haurrak Oin Puntetan

Apirilaren 4, 5 eta 6an Legazpiko ERDI AROKO AZOKA ospatuko da Legazpin. Aurten Erdi Aroko Azokak egitarau zabala eskainiko digu familia osoarentzat. Herriko kaleak Erdi Aroko merkatu zalapartatsu bihurtuko dira, artisautza, musika, lanbide zaharren erakustaldiak eta bisitariak iraganeko garaietara eramango dituen eskaintza gastronomiko zabalarekin.

 

Haurrek Nafarroa kaleko barraka ekologikoez gozatu ahal izango dute, eta sarrerak herriko dendetan eskuratu ahal izango dira.

 

www.erdiarolegazpi.com

Erdi Aroko azokaz gain, asteburu honetan Legazpin publiko guztiarentzako kultur jarduerez eta kontzertuez gozatzeko aukera izango dugu.

 

Apirilaren 4an, ostirala, “Oso ondo, berriro…” dokumentalaren estreinaldia izango dugu. Sustraiak dantza taldeak 50 urte betetzen ditu 2025ean, eta aitzakia harturik, dokumental hau aurkezten digu. Bi saio egongo dira, 19.00tan eta 22.00tan (lehenengo saiorako sarrerak agortuta daude).

 

 

Apirilaren 5ean, larunbata, euskal musikaren erreferentea den Ruper Ordorikaren kontzertua izango da.

 

https://www.legazpi.eus/bizi/agenda/eventdetail/12332/-/kontzertua-ruper-ordorika

Gainera, Lenbur Fundazioak hainbat jarduera berezi antolatu ditu, besteak beste, "EZPATAREN MISTERIOA" joko berriaren aurkezpena izango da.

 

Apirilaren 6an, igandea,Korosti Dantza Taldeak antolatutako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da.

 

Azkenik, asteburu honetan, HTK Film enpresa zine komertzialeko saioak proiektatzen hasiko da, eta karteldegian honako hauek ikusi ahal izango ditugu:

- "Wolfganga" (Extraordinario): apirilak 6 igandea, eta 7 astelehena
- "Kaixo, Frida". Haurrentzako saioa euskaraz apirilaren 6an, igandea

 

Jarduera eskaintza zabal honekin, Legazpik plan ezin hobea eskaintzen du historiaz, musikaz, tradizioz eta dibertsioz beteriko asteburu batez gozatzeko.

Albiste guztiak