pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Billy Elliot” musikala Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan apirilaren 2 eta 9an
31
Mar
2025

“Billy Elliot” musikala Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan apirilaren 2 eta 9an

 

Apirileko emanaldiarekin amaituko da Musika eta Arte Eszenikoak DVDan Zikloaren denboraldia, Musikal baten emanaldiarekin

“Billy Elliot” eskainiko da, bi zatitan, apirilaren 2 eta 9an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Billy Elliot Musika Live 2014an filmaturiko bertsio britainiarra da. Elthon Jhonek 2015ean eginiko Billy Elliot musikalaren bertsio filmatua hain zuzen ere. Musikala 2000. Urteko Billy Elliot pelikulan dago oinarriturik eta Stephen Daldry da bai jatorrizko filmaren eta 2014ko musika egokitzapenaren zuzendaria..

2014ko irailaren 28an filmatu zen Londresko West Endeko  Victoria Palace Theatren. Billy Elliot Live zuzenean eskaini zen Europako hainbat herrialdetako zinemetan eta jarraian  mundu osoan  egin ziren emanaldiak.

Ekoizpen honetan, Elliott Hanna dugu  Billy Ruthie Henshall Wilkinson And gisa, eta Deka Walmsley, Ann Emery, eta Chris Grahamson Billy aita, amona, eta anaia zaharragoa, hurrenez hurren.

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

Albiste guztiak