pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskal Herriko itzulia dela eta, apirilaren 10ean GI2630 errepidea guztiz ITXIKO da 12.20etatik 14.00ak bitartean
29
Mar
2025

Euskal Herriko itzulia dela eta, apirilaren 10ean GI2630 errepidea guztiz ITXIKO da 12.20etatik 14.00ak bitartean

 

Apirilaren 10ean Euskal Herriko Itzuliaren 4. etapak (Beasain-Markina) Legazpi zeharkatuko du. Txirrindulari froga hau, txirrindularitzako maila altueneko froga da, “UCI World Tour” deritzona eta gure herria zeharkatzen duen 4. Etapa honek 169,5 km ditu.

Segurtasun neurriak direla medio, etapa Legazpi zeharkatzen duen bitartean (Urretxutik Oñatira doa), GI 2630 errepidea moztuta egongo da. Hau da, apirilaren 10ean eguerdiko 12.20etatik 14.00ak bitartean IBILGAILUAK EZINGO DIRA EZ LEGAZPITIK IRTEN EZTA SARTU ERE. Antolakuntzak adierazi duenez, herritik sartu eta irtetzeko debekuan ez da salbuespenik egongo eta larrialdiren bat egongo balitz, erabakia Ertzaintzak hartuko du.

 

Herri barruan mugikortasuna bermatzen da.

 

 

Albiste guztiak