pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2022/23 denboraldiko ikastaroak Bikuña kiroldegian
29
Abu
2022

2022/23 denboraldiko ikastaroak Bikuña kiroldegian

Irailaren 5etik aurrera hasiko dira: soinketa, aqua-gym, pilates, GAP, 65 plus, igeriketa, ziklo indoor eta yoga

  • Irailak 5:

Aldaketarik jasan ez duten ikastaroak hasiko dira. Hala nola; soinketa, aqua-gym, pilates, GAP, 65 plus, igeriketa, ziklo indoor eta yoga. Ikastaro hauek ohiko ordutegian jarriko dira martxan.

 

  • Urriak 3:

Herritar orori aukera desberdinak emateko asmoarekin  ikastaro berriak eskeiniko dira. Hauek izango dira:

K-Stretch:

K-Stretch®  gorputz jarrera hobetu eta tentsio muskularrak berrorekatzeko DANILO BARZIOK asmatu duen hamaka iraultzailea da. Giza gorputzaren fisiologia eta biomekanika errespetatuz sortua. Gihar elastikotasuna eta egoera fisikoa hobetzen laguntzen du hamaka honek muskuluen kateak modu orokorrean luzatuz. Astean egun bat.

 

Strong by Zumba:

Klase hau musikaren erritmoari jarraituz egiten da, zure indarra eta erresistentzia modu bizian lantzeko klase zorrotz batean. musika alderantzizko ingeniaritzako tekniken bidez sortzen da, mugimendu bakoitzarekin bat etor dadin. Batez ere erritmo azkarrak sartzen dira, hala nola EDM eta Hip-Hop. Astean egun bat edo bi.

 

Gazte Ziklo:

12 – 16 urte bitarteko gazteek ziklo indoorrera sarrera egin dezaten, euren adin eta egoerara moldatzen den jarduera da.

 

Entrenamendu funtzionala:

Eguneroko jarduerak modu errazago batean egin ahal izateko, gihar-talde desberdinak entrenatzea baimentzen duen ariketa-multzoa.

 

Crosstraining:

Ariketa kardiobaskularrak eta muskulaziokoak alternatuaz, abiadura eta karga desberdinen erabilerarekin, intentsitate altuko entrenamenduak burutzen dira.

 

KIDS:

HH5 – LH2ko gazteei bideraturiko ikastaroa. Haurren trebeziak lantzea du helburua, jolas motor eta ariketa desberdinen bidez.

Irailean, ate irekietako jardunaldiak programatuko dira ikastaroen ezaugarriak erakusteko.

 

Argibide gehiago Bikuña kiroldegiko harreran. Tfnoa: 943 731 243

Albiste guztiak