Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugaria.
Datorren abuztuaren 28an, igandearekin, Aizkorri-Aratz Natura-Parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak.
Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Hitzordua goizeko 10:30ean izango da eta iraupena pare bat ordukoa izango da, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 6 eurokoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.
Izen emateko edo informazioa emateko:
943 80 21 87 / 688 62 36 09
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.