Ipuin kontalarien saioak Legazpiko Udal Liburutegira itzuliko dira kontalari ezagunen eskutik.
Ipuinak, istorioak, alegiak eta abestiak bizi, sentitu eta gozatu ahal izango dira asteazkenetan, hilero bat eta irailetik abendura bitartean, Amaia Puin, Pello Añorga, Ines Bengoa eta Lur Korta ipuin kontalari eta idazleen eskutik.
Udako oporraldiaren ondorengo 4 asteazkenetan zehar eta abendurarte, kontatutako hitzak liburutegiko aretoa beteko du berriro, 3 urtetik aurrerako haurrekin, partekatutako konplizitate une berezi eta hunkigarriak eraginez. Jarduera doakoa da eta edukiera mugatua da.
Ekitaldi horiei buruzko informazioa, ipuin-kontaketa egin baino astebete lehenagotik egingo da: liburutegiko blogean, herriko informazio-paneletan eta sare sozialetan. Parte hartzeko baldintza bakarra ipuin-kontaketarako adin egokia izatea izango da. Ekitaldiak garatzen diren unean indarrean dauden COVID-19aren aurkako prebentzio neurriak aplikatuz egingo dira.