Abuztuaren 5ean, Ignaziotar Bidea egiten ari diren 38 erromesek Legazpin egingo dute lo.
Abuztuaren 19an ere 37 erromes osatutako beste talde bat ere etorriko da gaua pasatzera.
Biak Italiako Poggeschi taldekoak dira.
Parrokia-aretoetan egingo dute lo eta Urbeltz pilotalekuko dutxak erabiliko dituzte.
Poggeschi Taldeak ezagutzen du Legazpi, 2018ko eta 2019an ere etorri zirelako.
Espero dugu bi talde hauek Legazpin gustura egotea eta itzultzeko gogoa sortzea!