Abuztuaren 15, 16, 17 eta 18an itxita egongo da
Bikuña kiroldegia abuztuaren 15, 16, 17 eta 18an jendearentzat itxita egongo da. Egun horietan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ezarritakoa betez Legionellaren aurkako tratamendua egingo da kiroldegi osoan eta igerileku txikia hustu, garbitu eta desinfektatu egingo da. Ondoren, bi igerilekuak zabalduko dira.
Igerileku handian egiteko aurrikusita zegoen mantenua urte amaieran egiteko atzeratu da.