pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Dagoeneko kultura-bonu gaztea eska daiteke
01
Abu
2022

Dagoeneko kultura-bonu gaztea eska daiteke

400 euroko zuzeneko laguntza, aurten 18 urte betetzen dituztenentzat

400 euroko zuzeneko laguntza, aurten 18 urte betetzen dituztenentzat

 

Kultura Ministerioak gazteentzako kultura-bonuak eskaintzen ditu eta aurten 18 urte betetzen dituzten gazteek kultura-bonu horiek eska dezakete joan den astelehenetik, uztailak 25. 400 €-ko zuzeneko laguntza da, kultura-produktuak eta kultura-jarduerak erosteko eta horietaz gozatzeko. 60 gazte legazpiar baino gehiago dira laguntza hori jaso dezaketenak.

Gazteentzako kultura-bonuak hiru atal ditu:

200 euro zuzeneko arteetarako, kultura-ondarerako eta ikus-entzunezkoetarako. Adibidez, arte eszenikoetarako sarrerak eta abonuak, zuzeneko musika, zinema, museoak, liburutegiak, erakusketak eta jaialdi eszenikoak, literarioak, musikalak edo ikus-entzunezkoak.

100 euro, euskarri fisikoan dauden kultura-produktuetarako. Adibidez, liburuak, aldizkariak, prentsa edo aldizkako beste argitalpen batzuk; bideojokoak, partiturak, diskoak, CDak, DVDak edo Blu-ray.

100 euro kontsumo digitalerako edo online. Adibidez, musika-plataformetarako, irakurketa- edo audioirakurketa-plataformetarako edo ikus-entzunezko plataformetarako harpidetzak eta alokairuak, audioliburuen erosketa, liburu digitalen erosketa (e-books), multimedia-fitxategiak deskargatzeko harpidetza (podcast), lineako bideojokoen harpidetzak, prentsarako, aldizkarietarako edo aldizkako beste argitalpen batzuetarako harpidetza digitalak.

Kultura-bonu gaztea eskuratzeko, Webgune honetara jo behar da

Eskaera tramitatu ahal izateko ezinbestekoa da ziurtagiri elektronikoa edo NANe izatea.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 15ean amaituko da.

 

 

Albiste guztiak