Datorren astelehenean, martxoak 30, eguraldia lagun, Santikutz kalea (6 zenbakidun ataritik egoitzako bidegurutzera) eta Olaondo zeharkalea asfaltatzeko lanak hasiko dira eta.
Lan horiek eragina izango dute trafikoan.
ZIRKULAZIOA:
30an eta 31an, Santikutz kalea ITXITA egongo da tarte horretan eta, −Patrizio Etxeberria eta Latxartegiko bizilagunen-tzako eta garajeetarako eta osasun-zentroko larrialdietarako bakarrik−, eremu horretara sartzeko eta bertatik irteteko honela jokatuko da:
SARRERA: Santikutz kalea 4ko aldapatik gora (Serenako aldapa).
IRTEERA: Patrizio Etxeberria kaletik, egungo kontrako noranzkoan.
AUTOBUS ZERBITZUAK:
Lanak iraun bitartean, hiru egunetan:
* Legazpi-Zumarraga-Bergara linea:
Patrizio Etxeberria (Ekei) kaleko geralekua Elizondora pasatuko da.( hilak 30 eta 31an.)
Eta Laubide eta San Ignazio auzoetako gera-lekuak Santikutz 24ra –Ogiberri- pasatuko da.
* Zumarraga-Legazpi-Oñati linea:
Auzoetara ez da igoko eta bi lekutan geratuko da: Urola kalean −Ekonomato parean− eta Saturnino Telleria kalean –errotondan−. hiru egunetan. (hilak 30, 31 eta apirilak 1ean).
Asfaltatze-lanek bi egun iraungo dute Santikutz kalean eta egun bat Olaondo zeharkalean.
Lanaren hiribidea 1etik-3ra –Bi norabide
Olaondo kaleko ASFALTO lanak direla eta , Datorren asteazkena hilak 1ean , Tramo horretan EZINGO da APARKATU, trafikoa bi norabideetan egongo delako.