pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Primerako uda nerabeentzako zerbitzuan!
27
Uzt
2022

Primerako uda nerabeentzako zerbitzuan!

Irailaren 1ean hezitzaileak bueltan izango dira eta Gazte-txokoak 7an zabalduko ditu ateak!

Irailaren 1ean hezitzaileak bueltan izango dira eta Gazte-txokoak 7an zabalduko ditu ateak!

 

Azken 2 urteotan bizi izandakoa alde batera utziz, aurten Legazpiko nerabeek primerako uda pasa dute, Nerabeentzako Zerbitzuaren baitan antolatu diren jardueretan.

Batetik, Olaberriako Kartingera, Igeldora eta hondartzara, Donostiako Escape Roomera eta Urbileko Kosta Jumpera joateko aukera izan dute. Bestetik, Gazte-txokoko lau paretatik kanpo, Nerabeentzako Zerbitzuaren eguna ospatu dute eta beste arratsalde batean, Brinkolako aisialdirako guneez gozatu dute. Gizarte sareetan ere oso aktibo egon dira eta lehiaketa batean ere parte hartu dute. Saridunak ogitartekoekin osatutako afaria izango du beste 5 lagunekin.

Nerabeen sormenari bidea emanez, kamisetak tindatu dituzte; eta Gabonetan eta Pazko astean amaitu gabe geratu ziren margoketa-lanetan ere aritu dira. Bitartean, udari ongi etorria emateko edo oporrak direla-eta agur esateko bazkariak ere egin dituzte.

Orain Nerabeentzako Zerbitzua oporretara doa eta irailean hezitzaileen taldea lanera itzuliko da. Irailaren 1ean eta 2an, oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira Gizarte sareetan eta kalean; eta irailaren 7an eta 8an Gazte-txokoa zabalik egongo da ohiko ordutegian. Agorreko Santikutzak pasa eta gero, asteburuetan irekiko da berriro.

Oporrak ondo igaro eta bueltan Nerabeentzako Zerbitzuan izango gara 11 eta 17 urte bitarteko gazteekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan esku-hartzeko prest!

Albiste guztiak