Ekainaren amaiera arte, 6.770 pertsonak hartu dute parte antolatutako kultur jardueretan
Udalak 2022 urtean antolatu eta/edo diruz lagundutako kultur jardueretara bertaratzeari buruzko datuek argi eta garbi adierazten dute Legazpiko kultur agenda bizirik mantentzen dela.
Hauek dira kultur jardueretan(Kultura Zerbitzutik bideratu direnak) parte hartzeari buruzko datuak, 2022ko ekainaren amaierara arte. Bertan, kultur jarduera gure ohiko guneetara itzuli da:
|
Urtarila |
Otsaila |
Martxoa |
Apirila |
Maiatza |
Ekaina |
PARTE-HARTZEA GUZTIRA |
|
Irakurketa klubak |
27 |
112 |
110 |
32 |
102 |
15 |
398 |
|
Musika eta Arte eszenikoak DVDan |
18 |
15 |
27 |
12 |
-- |
-- |
72 |
|
Ikasleen bisitaldiak liburutegira |
--- |
--- |
168 |
--- |
---- |
-- |
168 |
|
Ekitaldiak Kultur Etxeko aretoan |
18 |
22 |
60 |
225 |
44 |
-- |
369 |
|
Ekitaldiak Latxartegi aretoan |
648 |
604 |
709 |
298 |
35 |
171 |
2.465 |
|
Ekitaldiak kalean |
-- |
139 |
-- |
-- |
246 |
2.100 |
2.485 |
|
Ekitaldiak Agirre Etxeberri parkean |
-- |
-- |
-- |
|
882 |
|||
Ekitaldiak Urbeltzen |
-- |
-- |
490 |
-- |
490 |
|||
Ekitaldiak parrokian |
-- |
-- |
65 |
176 |
82 |
-- |
323 |
|
PARTE-HARTZEA GUZTIRA |
711 |
892 |
1.564 |
632 |
603 |
2.368 |
6.770 |
Nabarmendu beharrekoak dira halaber, txistularien hileroko kalejirak, Legazpi Musika Bandaren kalejirak eta Kultur Etxean egin ohi diren erakusketak, baina ez da horietan izandako parte-hartzea kuantifikatu.
Erakusketa egutegia:
Urtarrila |
Otsaila |
Martxoa |
Apirila |
Maiatza |
Ekaina |
Gabonetako marrazki-lehiaketako lanak + Josu Lasaren Marrazkiak |
Ilintxa K.E.ak 75 urte |
Mendian Gora –Euskal Mendizaletasuna |
Korrika 1980-2022
|
Marrazki-lehiaketako lanen erakusketa |
Ikasturte amaierako pintura erakusketa |
Argizaiola argazki-lehiaketaren erakusketa |
Korrika 1980-2022 |
Pintura: Itaia |
Ikasturte amaierako pintura erakusketa |
----- |
Azkenik, ekitaldi zehatzei buruzko datu horiei, irailetik eta urritik aurrera martxan dauden eskola eta ikastaroetan izandako parte-hartzearen datuak gehitu behar zaizkie. Horrela, Arkatza elkarteak gauzatutako marrazketa eta pintura eskoletan 80 lagun ibili dira eta Irule elkarteak 8 ikasle izan ditu puntu ikastaroan eta 11 ikasle joskintzaren hastapeneko ikastaroan. Txirbil Elkartearen eskutik, urtarriletik apirilera egin den egur talla ikastaroan berriz, 19 lagun aritu dira.
Azpimarratu behar dugu kultur jarduera hori guztia gauzatzea ezinezkoa izango litzatekeela herriko kultur erakundeen inplikaziorik gabe.