Gaur esan diote agur haurrek aurtengo udalekuei
Aurten, eguraldia lagun, ekintza ugariez gozatzeko aukera izan dute Uztalai udaleku irekietan parte hartu duten 259 haurrek, eta gaur, agur esan diete aurtengo udalekuei.
Aurtengo udalekuak berrikuntzez beteta etorri dira: izen berria -UZTALAI-eta Webgune berria -https://udalekuak.legazpi.eus/-.
Orain balorazioa egiteko ordua iritsi da. Begiraleek beren balorazioa egin dute dagoeneko eta familia guztiei ere galdetegi bat bidali diegu, jarduera balora dezaten. Ondoren, irailean, Udalak balorazio horiek ikusiko ditu eta jasotako proposamenak/ekarpenak aztertuko ditu, datorren urtera begira uztailean eskainitako aisialdi eskaintza hobetzeko.
Esan bezala, guztira 259 haurrek hartu dute parte 21 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 25 pertsona kontratatu ditu udaleku irekiak gauzatzeko: 24 begirale eta zuzendaria.
Udalak 30.800,00 € inguru erabili ditu aisialdi jarduera hau gauzatzeko.
Orain, gozatu merezitako oporraz!
Oharra:
udalekuen Web gunean ikusgai duzue aurtengo argazki-sorta bat