Handitu egin da argiztatutako bide-zatia, argindarraren kontsumoa murriztuz
Txintxoetxetik Mantxolara doan bide-zatian, argiztapen publikoko 5 zutoin eta 6 argidun zeuden, bakoitza 250 W-ko potentziakoa. Argi-zutoin horiek 160 metro linealeko bide-zatian zeuden.
Orain 5 zutoin berri jarri dira, eta, beraz, argiztapenerako 5 zutoin izatetik 10 zutoinera pasatu da eta 6 luminaria izatetik 12 izatera igaro da.
Argi-zutoinetan instalatutako argi berriak LED motakoak dira, eta 72 W-eko potentzia duten 11 LED bonbilla eta 35 W-ko potentzia duen LED bonbilla 1 instalatu dira; guztira, instalatutako potentzia 827 W-koa da.
Aldaketa horrekin energia asko aurreztu da; izan ere, lehen zeuden 6 bonbillak 1.500 W-ko potentzia zuten, eta orain 827 W-ko potentzia izatera pasatu da, hau da, elektrizitatean % 47 aurreztea lortu da.
Gainera, 160 metro linealeko tarte bat argiztatuta izatetik, 260 metro linealeko bide-tartea argiztatzera igaro da. Beraz, argiztatutako bide-zatia %62,5 handitu da.
Korostel SL enpresak egin du instalazioa, 26.637,00 euroko kostuarekin (BEZa barne).