Legazpiko Gaztetxearen eskutik
Futbol Zazpi txapelketaren bezperan, ostiralean uztailaren 1ean, Legazpiko Gaztetxeak Komedia Gaua antolatu du Latxartegi aretoan Udalaren laguntzarekin.
Saioan ospe handiko hiru kide izango dira: Carmen Alcayde aurkezle eta komikoa, besteak beste, honako programa hauetan lan egin duena: “Aquí hay tomate” edo “Salvame”; Quique Macías, Komedia Eskola Ofizialeko zuzendaria; eta Diego Vázquez umorista ezaguna.
Ikuskizuna 22.30ean hasiko da eta Latxartegi aretoko ateak 21.30etik aurrera irekiko dira.
Sarreren salmenta:
- 15 euro, Latxartegi aretoko leihatilan.
- 12 euro, aldez aurreko salmentan Hizkuntza liburudendan eta Maiatza, Karibe Zaharra, Kukue eta Giroa tabernetan.