Urola ibaira eta haren ibaiadarretara isurtzen diren hondakinak itsasora irits daitezkeela jakinda, iaz, Legazpiko ibaien ibilguetako barandetan sare metalikoak jartzen hasi zen Udala, haizeak plastikoak eta hondakinak ibaira eraman ez ditzan.
2022an, babes-sareak jarri dira honako eremuetan:
- Olaberriako zubian
- Bikuñako zubian
- Olaberriako industrialdean
- Bikuña kaleko errotondan
- Domingo Agirre plazan
- Urtatza auzoan
- Urola industrialdeko aparkalekuan
- Ormakio kaleko zubian
- Saturnino Telleria kaleko errotondan
Guztira, 571 metro linealeko azalera babestu da.
Lan horiek ‘Herreria Mitxel’ enpresak egin ditu, 12.781,84 euroko kostuarekin (BEZa barne).