pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haritz kandugabeen (Quercus petraea) gipuzkoako basorik zabalena
20
Eka
2022

Haritz kandugabeen (Quercus petraea) gipuzkoako basorik zabalena

Datorren ekainaren 26ean, igandearekin, Aizkorri-Aratz Natura-Parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak

Ezagutu Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz

 

(Zegama, 2022/06/16)

Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugariak.

Datorren ekainaren 26ean, igandearekin, Aizkorri-Aratz Natura-Parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak.

Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Hitzordua goizeko 10:30ean izango da eta iraupena pare bat ordukoa izango da, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 6 eurokoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.

Izen emateko edo informazioa emateko

943 80 21 87 / 688 62 36 09

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

www.gipuzkoanatura.eus

Ikusi kartela

Albiste guztiak