Latxartegi aretoan, Agirre-Etxeberri parkean eta San Migel ermitan
Ekainean zehar Doinua Musika eskolak udalarekin elkarlanean hainbat entzunaldi antolatu ditu aurtengo ikasturteari amaiera emateko asmoz.
Jarraian ekainaren 15etik 21era bitartean, egunez egun, eremu ezberdinetan, hau da, Latxartegi aretoan, Agirre-Etxeberri parkean eta San Migel ermitan antolatutako entzunaldiak:
- Ekainak 15,asteazkena, 18.00etan, Latxartegi aretoan: Zeharka txirula.
- Ekainak 15,asteazkena, 19.00etan, Latxartegi aretoan: Metalak.
- Ekainak 16,osteguna, 18.00etan, Latxartegi aretoan: Diplomen banaketa. Doinua Musika eskolan prestakuntza amaitu duten ikasleei diploma banatuko zaie.
- Ekainak 17,ostirala, 17:00etan, Agirre-etxeberri parkean: Trikitixa.
- Ekainak 17,ostirala, 18:00etan, Latxartegi aretoan: Gitarra eta ahots teknika.
- Ekainak 18,larunbata, 11:30ean, San Migel ermitan: Akordeoi taldea-Saxofoi eta klarinete taldea eta talde instrumentala, Burdinola elkartearekin elkarlanean.
- Ekainak 20,astelehena, 18.30ean, Agirre-etxeberri parkean: Akordeoi eta Prestakuntzako ikasleak.
- Ekainak 21,asteartea, 17.30etik aurrera, Agirre-etxeberri parkean: Ikasturte amaierako festa.