Ur asko edatea edo erabiltzen dugun arropa zaintzea erabakigarria da bero-boladari aurre egiteko
Tenperatura 38ºC-tik gorakoa denean, garunak nekez erantzuten du; horregatik, oso garrantzitsua da eguzkitan luzaroan ez egotea, batez ere egunaren erdiko orduetan, deshidratazioa eragin baitezake eta digestio-etenak ere egon baitaitezke.
Hona hemen bero-boladaren aurrean aintzat hartu beharreko gomendioak:
- Sarri hidratatu eta ura edan egarririk gabe ere; horrek galdutako izerdia berreskuratzen lagunduko dizu
- Ez edan kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duen edaririk; ez dite egarria asetzen eta gorputzeko likidoak galtzea eragiten dute
- Izerdiarekin galtzen diren gatz mineralak berreskuratzeko, areagotu entsalada, barazki eta fruten kontsumoa. Saihestu janari koipetsuak eta oparoak, berora egokitzea zailtzen dute eta
- Bero handia nabaritzen baduzu, freskatu gorputza ur freskoarekin, batez ere eskuak eta aurpegia
- Saihestu eguzkia egunaren erdiko orduetan eta ez egin otordu oso oparoak
- Saihestu arropa iluna eta transpirazio gutxikoa. Eguzkia islatzen duten kolore argiko arropak eraman
- Ez egin izerdi bizia sortzen duen esfortzu fisikorik egunaren erdiko orduetan
- Etxebizitza aireztatzeko ireki leihoak goizeko 8:30ak baino lehen; ondoren jaitsi pertsianak eta gelak ilundu, eguzkia sar ez dadin
- Inoiz ez da inor gelditu behar aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, itzaletan egon arren.
Ikusi Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Bero Plana