Jasotako zikinkeria herriko zenbait farolatan zintzilikatuko da.
Parke eta kaleetako lurrean pilatzen den zikinkeriari buruz herritarren arreta erakartzeko asmoz, Legazpiko Udalak 12 egunez garbitu gabe utzi ditu gehien zikintzen diren 5 gune hauek:
· Latxartegi parkea
· Kultur Etxearen ingurua
· Nafarroa 18ko harrizko eserlekuaren eremua
· Agirre-Etxeberriko lorategiak
· eta Laubide kalea.
Agirre Etxeberri eta Latxartegiko parkeak bakarrik kontuan hartuta, zaborrez betetako 10 poltsa jaso dira.
Herritarrok lurrera botatzen ditugun hondakinak dira. Horietatik % 80 inguru plastikozko poltsak dira, baina baita pipa-azalak, zigarro puntak, edarien ontziak, etab.
Gai honi buruz legazpiarron arreta erakartzeko eta eztabaida sortzeko asmoz, jasotako hondakinak herriko zenbait farolatan zintzilikatuko ditu udalak.
Helburua: jarrera aldatzea.
Bestalde, Gazi Gozo, Arif, Hegialde Kioskoa eta Hegialde Legazpi Denda gozoki dendetan, lehenengo zozketa egin da eta hauek izan dira saridunak:
· Arif: Unax, Idoia eta Maialen
· Gazi Gozo: Iker, Jakes eta Maialen
· Hegialde Kioskoa: Egoitz, Beñat eta Ane
· Hegialde Legazpi Denda: Itzal, Isabel eta Andoni
Pipa-azalak ondo jasotzeagatik, gozoki denda bakoitzean 3 “snack bowl” zozkatuko dira astero. Oraindik beste bi zozketa gelditzen dira. Animatu eta parte hartu!