pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Oilar Jokoa ekainaren 16an egingo da, Korpus egunean
08
Eka
2022

Oilar Jokoa ekainaren 16an egingo da, Korpus egunean

19:00etan izango da , Euskal Herria plazan, eta 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Animatu, parte hartzailerik gabe ez dago jokorik.

19:00etan izango da , Euskal Herria plazan, eta 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Animatu, parte hartzailerik gabe ez dago jokorik.

 

Korpus Zortzigarrenean egiten da urtero, baina aurtengoan San Joan bezpera denez korpus zortzigarrena, astebetez aurreratzea erabaki da, San Joan bezperako ohikoekin talka ez egitearren.

Bi urteko hutsunearen ondoren beraz, ekainaren 16an, 19:00etan, Oilar Jokoa egingo da Euskal Herria plazan; eta bertan, 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

Aurten, deialdi berezia egin dute udaletik, urtetik urtera parte-hartzeak behera egin izan duelako eta bi urteko etenak ere lagunduko ez duenez , mende luzeetako tradizioak jarraituko badu, ezinbestekoa delako jendeak parte hartzea.

Parte hartu nahi dutenek hitzordura azaldu besterik ez dute egin beharko, eta txandaka-txandaka jokoan parte hartzeko aukera izango dute. 

 

Joko hau dugu, hain zuzen, garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai giro eta egitarautik oraindik ere egiten den bakarra. Jokoaren nondik norakoa ilun samarra dugu. Batzuek diotenez, “antzara jokoa” bezalaxe, gure hau ere Europatik ekarri eta gure herrietan XVIII. mendean zabaldu zen. Beste batzuek, aldiz, joko hauek aurretik ere izan zirela baieztatzen dute. Dena den, XVIII. eta XIX. mendeetan hain hedatua zen oilar jokoa dagoeneko desagertu da herriko plazetatik, eta Legazpi dugu ohitura hori oraindik mantentzen duen herri bakarretakoa.

 

20 euro irabazlearentzat

Garai batean, oilarraren parera iristea lortzen zuen parte-hartzaileak ezpatarekin lepoa moztu behar zion animaliari, eta oilarra bera eramango zuen etxera, sari gisa. Gaur egun, ordea, ez da horrelakorik egiten. Oilarraren parera iritsi eta ezpatarekin oilarra barruan izango duen biribil bat egin behar du. Hori egiteko gai denak 20 €-ko billetea eramango du saritzat. Alabaina, bada aspaldiko garaietatik eutsi zaion ezaugarri bat: txistulariek "Tranka-tranka" doinua jo izan dute beti, baita gaur egun ere. Joko honetan baino ez dute jotzen txistulariek doinu hori.

Albiste guztiak