pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Beroaren 2022ko Plana
05
Eka
2022

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Beroaren 2022ko Plana

Ekainaren 1etik irailaren 15era arte egongo da indarrean

Plana ekainaren 1etik irailaren 15era arte egongo da indarrean

Bero-planaren helburua gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina murriztea da

 

Likidoen kontsumoa:

  • Edan ura etengabe eta egun osoan, baita egarririk gabe ere, izerdiagatik galdutakoa berreskuratzen lagunduko dizu.
  • Saiatu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak ez edaten. Ez dute egarria asetzen eta gorputzeko likido gehiago galarazten dute.

Elikagaien kontsumoa:

  • Jan entsalada, barazki eta fruta gehiago, izerdiagatik galdutako gatz mineralak berreskuratzeko.
  • Saiatu gantz edo koipe askoko janariak ez jaten eta otordu oparoak ez egiten, berora egokitzea zailtzen baitute.

Etxean:

  • Itxi leihoak eta jaitsi pertsianak, eguzkiak jotzen badu. Baliatu bero gutxieneko uneak etxea aireztatu eta freskatzeko.
  • Saiatu zu zauden gelan haizagailu bat edukitzen. Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza ur hotzarekin, aurpegia eta eskuak batez ere.

Kalean:

  • Eguzkitan egotea saihestu eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan
  • Kalera irten behar baduzu, jantzi txapela, eguzkitako betaurrekoak eta azala eguzkitik babesteko produktua.

Fotobabeserako informazio gehiago

  • Saiatu izerditan jarriko zaituen ahalegin fisiko handirik ez egiten, bero handieneko orduetan.
  • Eguzkitan lan egin beste erremediorik ez baduzu, estali burua txapelen batekin, eta gorputza arropa arin eta transpiragarriarekin. Ur asko edan, 2-4 edalontzi ur orduero.

Zaindu pertsona ahulak:

  • Arreta berezia jarri ume txikietan, adineko pertsonetan eta gaixo daudenetan.
  • EZ DU geratu behar inork SEKULA aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu baten barruan, nahiz eta itzalean egon.
  • Adineko pertsonek zailtasunak eduki ditzakete babes-neurriak hartzeko, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendeko direnek; beraz, egunean behin, gutxienez, bisitatzea komeni da.
  • Kontsulta ezazu osasun arloko langileekin, ordubetetik gora irauten duen eta tenperatura altuekin lotuta dagoen sintomaren bat baduzu (ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea…)

Larrialdi kasuan, deitu 112 telefonora.

 

Beroaren 2022 Plana, informazio gehiago 

Albiste guztiak