pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uztailean hasiko dira GI-2630 errepideko birgaitze lanak Legazpin
01
Eka
2022

Uztailean hasiko dira GI-2630 errepideko birgaitze lanak Legazpin

Aldundiak 671.136,43 euroko inbertsioa egingo du herriaren mutur banatan dauden bi tarteko bidezorua guztiz berritzeko

Aldundiak 671.136,43 euroko inbertsioa egingo du herriaren mutur banatan dauden bi tarteko bidezorua guztiz berritzeko.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Legazpin GI-2630 errepideko bi tarte hobetzeko obrak esleitu ditu eta uztailean zehar hasiko ditu birgaitzen lanak.

Berrituko diren bi errepide tarte horiek herriaren mutur banatan daude; lehendabizikoa, Olaondoko biribilgunetik hasi eta industriaguneko zuzengune guztia da (baskularen kurbaraino), eta bigarren tartea Bikuñako biribilgunetik Zerainera doan GI-3520 errepidearen bidegurutze artekoa. Lanek irauten duten bitartean trafikoa txandaka bideratuko da.

Errepide-zorua guztiz berrituko da tarte bakoitzak daukan trafiko motaren arabera eta gainean bost zentimetroko errodadura geruza aplikatuko da.

Firmearekin batera ohikoak diren hainbat drenatze hobekuntza ere egingo dira.

Guztira inbertsioa 671.136,43 eurokoa da.

Trafikoa alternoa jarriko da obrak irauten duten bitartean.

Ikusi kokapen planoa

Albiste guztiak