Desio ez den bakardadean jartzen du arreta, hori konpontzeko kontzientzia sortuz
Hariak, nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko eta jorratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik duten estrategiaren izena da.
Ekimen hori Etorkizuna Eraikiz estrategiaren eta Gipuzkoako 2020>2030 Agendaren barruan kokatzen da. Estrategia horien helburua bikoitza da: etorkizuneko politika publikoak modu partekatuan eraikitzea batetik eta, bestetik, Gipuzkoa zainketen eta gizarte-politiken abangoardian kokatzea.
Izan ere, ba al zenekien 55 urtetik gorako Gipuzkoako pertsonen % 29,5 nahi ez den bakardadean bizi dela? Eta % 5,5ek soilik onartzen duela argi eta garbi bakardade hori?.
Egoera horretaz jabetuta, Aldundiak eta Adinberrik, Etorkizuna Eraikiz Estrategiaren baitan, 2 urte daramatzate hirugarren sektore sozialeko erakundeekin, beste eragile batzuekin eta, oro har, herritarrekin lanean, zahartzeak planteatzen dituen erronkei erantzun berritzailea emateko eta adinekoei bizi-kalitatea bermatzeko, zahartze aktiboa, osasungarria eta zentzuduna eta esanahiduna sustatuz.
Nahi ez diren bakardadeen arazoaren konponbidean parte hartu nahi baduzu, har ezazu parte datorren astearterako, maiatzaren 24rako, antolatutako jardueretan eta joan zaitez Latxartegi zineman, arratsaldeko 18:30ean, antolatutako ekitaldira.
Jarduera horietan parte hartu nahi dutenek beren izena eman dezakete:
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzua)