Horretarako, erakundeen eta herritarren ekintza adostua eta lankidetzakoa behar da
Azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa hartu duen fenomenoa da bakardadea, eta gizarte gisa aurrean dugun erronka nagusietako bat bihurtu da.
Aldundiak eta Adinberrik bi urte daramatzate ekimen bat diseinatzen, Gipuzkoako pertsona guztiek izan ditzaten bakardade-egoerak prebenitzeko, horiei aurre egiteko edo egoera horietan laguntzeko pertsonak, egiturak, jarduerak, laguntzak eta tresnak.
Horretarako, funtsezkoa da aldundiarekin eta udalekin, gizarte-erakundeekin, enpresekin, akademiarekin eta herritarrekin adostutako eta lankidetzan oinarritutako ekintza bat antolatzea. Ekintza adostu hori dekalogo honetan jasotzen da:
- Bakardadeak batzuetan aukeratu egiten dira, eta beste batzuetan ez. Ulertzen dut eta errespetatzen dut.
- Bakardadeak gure gizartearen osasun morala ere erakusten du.
- Horretaz jabetuta eraikitzen dut nire bizi-proiektua. Aurre egiteko tresnak dauzkat.
- Elkar behar dugu. Indibidualismoa baino lehen interdependentzia aukeratzen dut.
- Familia, komunitatea eta zaintza: ezinbestekoak bakardadeak gainditzeko.
- Komunitate baten parte gara. Afektuzko, errekonozimenduko eta kide izateko gizarte-loturak sustatzen ditut.
- Harremanak errazten ditut adeitasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarrituta, eguneroko-tasunean.
- Komunitate bereko kide gara. Konpromisoa hartzen dut eta parte hartzen dut.
- Gizarte inklusibo baten ardatzak, non denok lekua dugun.
- Bizitza besteekin elkartzea delako, bakardadearen aurrean bizikidetza-hariak ehuntzeko konpromisoa hartzen dut.
Nahi ez diren bakardadeen arazoaren konponbidean parte hartu nahi baduzu, joan zaitez Latxartegi zineman, maiatzaren 24an, arratsaldeko 19:00ean, antolatutako ekitaldira.
Jarduera hauetan parte hartu nahi baduzu, eman izena:
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. epostan edo
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).