pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian-2. Kontzertua: Karol Mossakowski
17
Mai
2022

Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian-2. Kontzertua: Karol Mossakowski

Buster Keaton-en 1923ko “Abegi onaren legea” film mutuaren gaineko inprobisazioa. Maiatzaren 22an, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian

2. Kontzertua:Karol Mossakowski- Buster Keaton-en 1923ko “Abegi onaren legea”

film mutuaren gaineko inprobisazioa.

 

Maiatzaren 22an, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian

 

Karol Mossakowski bere interpretazio-gaitasunagatik nahiz inprobisatzekoagatik

da ezaguna nazioartean.

3 urte zituela hasi zen pianoa eta organoa jotzen ikasten bere aitarekin.

Polonian musika ikasi ondoren, Pariseko Kontserbatorioan jarraitu zuen organoa,

inprobisazioa eta konposizioa ikasten.

“International Prague Spring Competition” eta “Grand Prix de Chartres”

jaialdietan lehenengo saria irabazi zuen.

Radio France-n organo-jotzaile titularra da Karol 2019tik, eta publikoaren

miresmena du bertan.

Azkenaldiko eta etorkizun hurbileko bere aktuazioen kokalekuen artean

daude Radio France aretoa, Lyongo auditorioa, Moskuko Filarmonika, San Petersburgoko

Mariinsky antzokia, Bruselako Bozar, Quebec-eko Palais Montcalm, Budapesteko

MÜPA eta Wroclaw National Forum.

Zuzeneko musika-saioak inprobisazioarekin osatzeak berebiziko garrantzia

du Karolentzat eta, horregatik, bere emanaldietan leku garrantzitsua ematen dio

inprobisazioari, maiz _lm mutuen osagarri modura jota. Hain zuzen ere, Dreyer-ek

zuzendutako Jeanne d’Arc _lmerako Gaumont-Pathé zinema-enpresari egin zizkion

inprobisazioen DVDa argitaratu zuen 2017an.

2014/2015ean Nueva Orleans-eko (EEBB) Frantziako San Luis Erregea

katedraleko Egonaldiko Artista Gazte izendatu zuten Karol, eta han emanaldi ugari

eskaini zituen eta interpretazio- eta inprobisazio-eskolak eman zituen.

Lille-ko organo-jotzaile titularra da gaur egun eta Euskal Herriko Goi-mailako

Musika-ikastegia den Musikenen inprobisazioko irakaslea da.

 

EGITARAUA:

Buster Keaton-en 1923ko “Abegi onaren legea”

film mutuaren gaineko inprobisazioa.

SINOPSIA:

Canfieldtarrek eta McKaytarrek belaunaldiz belaunaldiko etsaitasuna izan dute beren

artean. 1810eko ekaitz-gau batean, John McKay familiako patriarkak eta bere aurkari

James Canfieldek elkar hiltzen dute. Johnen emazteak, semeak patu bera jasan ez

dezan, New Yorkera eramango du semea. Han, ama hil ondoren, izebak zainduko du.

Hogei urte geroago, ama hilda eta etsaitasuna ezagutzen ez zuela, Willie McKay semeak

(Buster Keaton aktoreak gorpuztuta) gutun bat jasoko du aitaren ondarea heredatu

duela esanez. Jaioterrira joan baino lehen, izebak etsaitasunaren berri eman eta

Canfieldarrengandik urrun egoteko eskatuko dio.

Tren bidaian neska bat ezagutuko du, Virginia. Bere aitarekin eta anaiekin elkartzeko

ari da bidaia egiten neska gaztea. Williek, bestalde, iritsitakoan, oinordetzen duen

ondarea erortzear dagoen etxe zahar bat besterik ez dela ikusiko du, eta ez berak

amestutako jauretxe dotorea.

Virginiarekin berriro elkartzea lortuko du, eta honek etxera gonbidatuko du afaltzera.

Behin etxean, Canfield familia dela jakingo du, baina "abegi onaren legeak" debekatu

egiten die Canfieldtarrei etxean gonbidatu den bitartean inor hiltzea.

Ikusi kartela

Albiste guztiak