Maiatzak 14, larunbata, 16:30ean, Legazpiko Azokan.
D mailako dantzariak arituko dira.
Ohikoa formatu eta datetara itzuli den txapelketa honi iritsi zaio azken txanpa.
Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia, eta Legazpikoa izango da lehen saioa.
Maiatzaren 14an, arratsaldeko 16.30ean, Legazpiko Azokan,
D sailaren txanda izango da (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak) eta bertan arituko da Amaia Azpeitia legazpiarra.
14 dantzari arituko dira Legazpiko saioan, eta bi dantza egin beharko dituzte:
Betronio handia eta Aurkez aurke (desafioa).
Maiatzaren 15ean, goizeko 11.30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean,
A sailean (2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2009,
2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.
Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko
June Osinalde, Araitz Berasategi, Nora Eskudero eta Irati Balentziaga- A Sailean, eta
Jon Alberdi eta Maria Sanchez -B sailean.
A saileko dantzariek Ormatxulo eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta
B sailekoek Hondarribi handia eta Segurako zortziko zaharra.