Laubide auzoa 19tik Arantzazuko haurreskolara doan bidea asfaltatuko da.
Aurreikusitako jarduketa 1.776 m²-ko azaleran egingo da, eta honako lanak egingo dira: asfaltoa fresatuko da, dauden bigungarriak saneauko dira, aparkalekuak asfaltatu eta pintatuko dira eta seinale horizontalak eta bertikalak jarriko dira.
Proiektuaren honako irtenbideak hartuko dira:
- Bidea konpontzea: errodadura-geruza kenduko da eta kale osoa asfaltatuko da, gutxienez 6 cm-ko lodiera duen asfalto ofitikozko errodadura-geruza batekin.
- Bidearen eta espaloiaren argiztapena LED argiekin: haur-eskolaren atzeko aldean argiztapena hobetuko da, gaur egun argiztapenik ez duen tarte bat dagoelako oraindik ere.
- Bidearen lorategia: proiektuan euri-uren instalazioetan eragin txikia izan arren, kontuan hartu da hiri-drainatze sistemaren bidezko infiltrazioa, espaloirik ez dagoen arekako ura biltzeko. Horretarako, landare baxuko lorategi-eremu ba atonduko da eta zabalera murriztuko da bidearen trazadura aldatu ahal izateko, ibilgailuen abiadura murriztera behartuz. Gainera, lorategi-eremu horri esker, bidea babestu ahal izango da haren aldameneko lurretan azkenaldian gertatzen ari diren lur-jausietatik, errodadura-eremuari eragiten baitote.
Asfaltia SA enpresak egingo du obra, 147.799,12 euroko aurrekontuarekin, eta 6 asteko epea izango du horretarako.