Hilaren 23an ekingo diete lanei, eta orotara, 18.210 €-ko aurrekontua izango du udalak
Legazpiko Udala ari da, pixkana-pixkana, hobekuntza premian dauden guneak zein osagaiak konpontzen, txukuntzen edo aldatzen.
Kultur Etxeko eta Gizarte Zentroko kanpoko ateen txanda iritsi da, eta datorren astelehenetik aurrera, martxoak 23, ate horiek aldatzen hasiko dira. Aurreikuspenen arabera, gutxi gorabehera astebete iraungo dute lanek, eta orotara, 18.210 €-ko aurrekontua izango du horretarako udalak: Kultur Etxeko ateari dagozkio 8.528,56 € eta Gizarte Zentrokoari 9.681,81 €. Bi eraikinetan ate gidaridun bikoitzak jarriko dira.
Lanek iraun bitartean, eragozpenak sor litezke eraikin baterako zein besterako sarrera-irteeretan; beraz, emaitzak mereziko duela-eta, pazientzia pixka bat izan dezaten eskatu die udalak erabiltzaileei.