Santikutz Xake Elkarteak antolatuta
Santikutz Xake Elkarteak, Legazpiko Zine-klub taldearekin elkarlanean, "El caso Fischer" filmaren emanaldia antolatu du maiatzaren 6an, ostirala, 19:00etan, Latxartegi aretoan. Jarraian, Eduardo Iturrizaga Espainiako egungo txapeldunarekin hitzaldi bat izateko aukera izango dugu.
Filma eta solasaldia egokiak dira xakearen berri ez duen jendearentzat. Sarrera doakoa izango da guztientzat.
Hurrengo egunean, larunbatean, hilak 7, goizeko 10:00etan, Eduardo Iturrizagak aldi bereko jokaldiak jokatuko ditu herriko xake-taldeko eta beste klub batzuetako 40 xake-jokalarirekin.