pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agirre-Etxeberri etxeko taberna zerbitzua emateko kontratazioa
04
Mai
2022

Agirre-Etxeberri etxeko taberna zerbitzua emateko kontratazioa

Eskaintzak maiatzaren 23ra arte

Eskaintzak maiatzaren 23ra arte.               

 

Legazpiko udalak berriro martxan jarri du Agirre-Etxeberri etxeko behe-solairuan dagoen taberna-kafetegiaren zerbitzua emateko kontratazioa.

Eskaintzak maiatzaren 23ra arte aurkez daitezke, Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataformaren bidez.

 

2020ko martxoan Covid-ak bete-betean harrapatu gintuen, Agirre-etxeberriko taberna-kafetegiaren lizitazioarekin. Orduan bi egoerak bat egin zuten: batetik, Administrazioak aldi baterako eten zituela kontratazioak, eta bestetik, martxan jarri zirenean, lizitatzaileak bere eskaintza bertan behera utzi zuela.

 

Udalak oraingoan berriro kontratazioa martxan jarri du eta lizitatzaileak animatu nahi ditu, beraien eskaintzak aurkez ditzaten. Dakizuen bezala, Agirre-Etxeberri etxeko behe-solairuko aretoetan ezkontza zibilak ospatzen dira eta udalak baimendutako bestelako ekintzak ere egiten dira: bilerak, entzunaldiak, e.a.

 

Zehaztapen guztiak Agiri administratiboetan eta teknikoetan azaltzen diren arren, ustiapen horretan ondorengo zerbitzuak sartuko dira:

  • Taberna-kafetegiaren ustiapen bera.
  • Behe-solairuan dauden erabilera anitzeko gelak irekitzea eta ixtea, hala dagokionean.
  • Behe-solairuan dauden gela guztiak garbitzea eta, horrezaz gain, etxe atzealdeko sarrera eta arkupea garbitzea.

 

Baldintza bereziak:

Kontratazio publikoaren Legean, derrigorrez bete beharreko baldintza bereziak ezartzen dira.

Besteen artean, honakoak:

  • Ingurumenekoak: Garaiko edo nekazaritza ekologiko edo integratuaren irizpideak betetzen duten elikadura produktuak erabiltzea.
  • Gizarte arlokoak:Enpresa kontratisten lan-baldintza minimoak.
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna:Kontratuaren xederen definizioan, genero-perspektiba txertatzea.

 

Kontratuaren aurrekontua BEZarekin:

Kontratistak hileko 100,00 euroko saria ordaindu beharko dio Udalari. Diru-kopuru hori goraka hobetu dezakete lizitatzaileek.

 

Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: 2 urte

Luzapen kopurua: 2 (1+1 urte)

 

Euskadiko Kontratazio Publikoko Kontratatzailearen profileko zuzeneko lotura

Taberna-kafetegiaren argazkiak IKUSI

Erabilera anitzeko gela txikiaren argazkiak IKUSI

Erabilera anitzeko gela handiaren argazkiak IKUSI

Albiste guztiak