Hiru diru-laguntza programaren oinarriak argitaratu dira
Legazpiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen arloak, dagoeneko 2022ko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki dela jakinarazi du.
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 26an amaiuko da.
Hauek dira diruz lagunduko diren hiru programak:
1. Legazpiko udalerrian egoitza izan eta beraien jarduera gizarte-zerbitzuen arloan garatzen duten elkarteentzako diru-laguntzak. 25.000 €.
Ikusi diru-laguntzari dagokion fitxa (6.1)
2. Udal tasak eta prezio publikoak( ura, zaborra, haurren uda ikastaroa, kiroldegia eta euskaltegia) ordaintzeko diru-laguntzak. 10.000 €.
Ikusi diru-laguntzari dagokion fitxa (6.2)
3.Tratamendu terapeutikoetara eta erehabilitaziokoetara joateko gastuetarako diru-laguntzak.6.000 €.
Ikusi diru-laguntzari dagokion fitxa (6.6)
Eskabideak aurkeztea:
-
Pertsona fisikoek bi eratara aurkez dezakete eskabidea:
- Aurrez aurre, Legazpiko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
- Telematikoki, Legazpiko Udaleko egoitza elektronikoaren bidez
- Pertsona juridikoek telematikoki aurkeztu beharko dute eskabidea, Legazpiko Udaleko egoitza elektronikoaren bidez