pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udal langileek erosi dute Korrikarako kilometroa
17
Mar
2015

Udal langileek erosi dute Korrikarako kilometroa

Igandetik astelehenerako gauean
Datorren igandetik astelehenerako gauean pasako da, eta udalak Herritar guztiei deia egin die parte hartzeko euskararen jai handi honetan
 
Datorren ostegunean hasita, hilak 19, martxoaren 29ra bitarte, AEK-k euskararen aldeko lasterketa erraldoia egingo du; alegia, Korrika. Aurten 19. edizioa izango da, Urepelen hasi eta Bilbon amaituko dena.
 
Horregatik, martxoaren 22tik 23rako gaua (igandetik astelehenerakoa) berezia izango da legazpiarrontzat; izan ere, goizeko 05:00ak aldera pasako da Korrika Legazpitik. Aspaldian daude kilometroak salgai, eta udaleko langileek dagoeneko erosi dute eurena.
 
Gau horretarako hainbat ekintza daude antolatuta; tartean, korrikalariak berotzeko txokolate jana. Martxoaren 23rako, berriz, Korrika Txikia dago iragarrita.
 
Udalak bat egin du euskararen aldeko ekimen berezi honekin, eta herritar guztiei dei egin die Korrikan parte hartzeko.
 
Korrikari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, honako telefono zenbaki hauetara deitu edo helbide elektroniko honetara idatz daiteke: 688608848/678686948 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Albiste guztiak