pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ILINTI Legazpiko merkatarien elkarteak 30. urteurrena ospatzen du gaur, apirilak 23
23
Api
2022

ILINTI Legazpiko merkatarien elkarteak 30. urteurrena ospatzen du gaur, apirilak 23

Ilintik jarduera hauek prestatu ditu

Ilintik jarduera hauek prestatu ditu:

 

  • 10:45ean, Sorgintxulo taldeko kideek jolasak egingo dituzte Laubide auzoan.
  • 11:30ean, Ilintiren maskota berria aurkeztuko da, LINTXO, eta urteurrenaren dokumentua irakurriko da. LINTXO maskotak hurbileko merkataritzaren balioak irudikatuko ditu eta Ilintik egingo dituen kanpaina guztietan eta elkarteko dendetan egongo da.
  • 11:45ean, Xaiborren eskutik, animazioa eta musika egongo dira.

Eguraldi txarra badago, ekitaldi horiek Laubide auzoan egin beharrean, Domingo Agirre eskolako pilotalekuan egingo dira.

  • 12:30ean kalejira egingo da Laubide auzotik Kale Nagusiraino.
  • 13:00etan, LINTXO aurkeztuko da berriro, eta dokumentua irakurriko da.
  • 13:15ean, Xaiborrek berriz ere animatuko ditu bertaratutakoak bere musikarekin.
  • 14:00etan, Ukrainarako dirua biltzeko saski solidarioaren zozketa egingo da; Ilintik antolatu zuen, HOTZ Legazpi taldearekin batera.

Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldi horiek Azokan egingo dira.

Merkatariek bazkari batekin emango diete amaiera goizeko ekitaldiei.

Albiste guztiak