Apirilaren 25ean hasiko dira eta astebete iraungo dute
San Jose auzoko bi errepideak egoera txarrean daudenez, biak berrasfaltatuko dira. Era berean, Arantzazu plazatik (Arantzazu 9-10-11-12) San Jose auzoko bi errepietara dagoen lotura berrasfaltatuko da.
Aurreikusitako jarduketa 1.350 m2-ko azalean egingo da eta honako hauek izango dira: egungo asfaltoa fresatzea, dauden bigungarriak saneatzea, aparkalekauk asfaltatu eta margotu eta seinale horizontalak eta bertikalak jartzea.
Asfaltos Urretxu, S.A. enpresak egingo du obra 48.399,40 €ko aurrekontuarekin etalanak egiteko epea astebetekoa izango da.